Ertzaintzak 17 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Amurrion, emakume bati poltsa indarrez tira eginez lapurtzea egotzita. Udaltzainak bertaratu ziren lehenbizi, eta ertzainak gero. Handik gertu zegoen sastrakadi batean topatu zuten zorroa, eta emakumearen mugikorra eta dirua falta zirela ikusi zuten.
Iparralde geltokira bertaratu ziren orduan poliziak, eta identifikazioa eskatu zieten bertan zeuden gazte batzuei. Hauek ez zeramaten nortasun agiririk eta, hainbat egiaztapen egin ostean, 17 urteko susmagarria atxilotzea erabaki zuen Ertzaintzak.