Martxoko bigarren eta hirugarren asteburuetan ospatuko da Laudioko Pintxo Lehiaketa. Aurtengoa XI. edizioa izango da eta 26 tabernek hartuko dute parte.
Pintxo kategoria bakarra egongo da eta epaimahai tekniko bat arduratuko da irabazlea hautatzeaz. Aurkeztutako pintxoen kalitatea, berrikuntza eta egokitasuna baloratuko dituzte, besteak beste. Barren aurkezpena ere puntuatuko da lehiaketan.
Herritarrak ere epaimahi
Herritarrek ere zer esana izango dute lehiaketan, Laudioko hainbat tabernetan eskuratu daitezkeen txartelak baliatuz. Bizilagunek pintxoak baloratu ahalko dituzte bi baldintza beteta: bost taberna baino gehiagoko pintxoak dastatzea eta taberna horietako bat gutxienez Laudioko auzoren batean kokatua egotea.
Ikusi iazko edizioan aurkeztutako pintxoak hemen.