Julen Ibarrolak eta greba feministak zentralitatea hartu dute Udalbatzan

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko ots. 23a, 12:25

EAJ eta EHBilduren arteko tentsioa nagusitu zen Julen Ibarrola gaztearen aldeko mozioaren eztabaidan. / Aiaraldea.eus

Luzerako jo zuen atzo eginiko udalbatzak Amurrioko Udaletxean. Julen Ibarrola gaztearen espetxeratzea salatzeko EHBilduk aurkeztutako mozioak eztabaida eragin zuen udal gobernuarekin.

Atzo ospatu zen Otsaileko Amurrioko Udal Osoko Bilkura. Hainbat jorratu ziren bertan. Alderdi Popularrak txakurren gorozkien gaineko ebazpenak hartzeko eskatu zuen eta proposamenak talde guztien babesa jaso zuen. Guk Bai alderdiak aurkeztutako adinekoentzako etxebizitza kooperatiboen gaineko mozioak, ordea, ez zuen aurrera egiterik izan, alderdi ugarik gaia komisio batean jorratzeko beharra azpimarratu zutelako.

EHBildu eta EAJren arteko tentsioa
Julen Ibarrola gaztearen espetxeratze egoera salatzeko testu bateratua aurkeztu zuten EHBilduk, Orain Amurriok eta Guk Bai alderdiek. Testuan, gazte amurrioarraren espetxeratzea salatu eta hainbat erakunderi, Entzutegi Nazionalari tartean, interpelazio zuzena egiteko eskaera egiten zitzaion Amurrioko Udalari.

Gai-ordeneko puntu horrek tentsioa eragin zuen EHBilduren eta EAJren artean. EHBilduk udalaren negoziaziorako borondate eza salatu zuen 2012an Landazuri eraikina okupatzearen ondorioz zabaldu zen prozesu judizialean. Izan ere, epaiketa horren sententzian oinarritu da Entzutegi Nazionala Ibarrola espetxeratzeko, berrerortzea argudiatuz. Josune Irabienek koalizio abertzalearen akusazioak gaitzetsi eta EHBilduko zinegotziak seinalatu zituen aho batez onartua izan zitekeen mozio bat guztien adostasunarekin ez onartzearen erantzule gisa. EAJ abstenitu egin zen bozketan, baina mozioa aurrera atera zen hala ere.

Greba feminista eztabaidagai
Orain Amurriok urgentziazko mozioa aurkeztu zuen martxoak 8ko greba feministari babesa adierazteko. Mozioa eztabaidatzeko unean EAJk testu alternatiboa aurkeztu zuen greba deialdiaren helburuekin bat etorri arren formak konpartitzen ez dituztela argudiatuz. Eztabaidak luze jo zuen arren bozketa bertan behera geratu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide