20:30ean hasiko da emanaldia Amurrio Antzokian eta 4 film ikusteko parada egongo da:
The last honey hunter: Iazko Bilbao Mendi Film Festivaleko edizioan kultura eta natura kategorian film onena izendatu zuten. 35 minutu irauten du.
The frozen road: Zuzendaririk onenaren saria eskuratu zuen iaz Bilbon eta 24 minutuko iraupena dauka.
Safety Third: Eskalada kategorian nabarmendu zuen epaimahaiak. 28 minutuko iraupena du.
Horrez gain, Aurrera film euskalduna ere eskainiko dute. Bertsio originalean proiektatuko dituzte, gaztelerazko azpitituluekin.
Amurrio eta Agurain
Bilbao Mendi Film Festivalek bere jarduera zabaldu du eta hainbat herritan egingo ditu emanaldiak. Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait tokitan egingo dituzte saioak, baita Asturias eta Vall D´Aranen ere. Arabako kasuan, Amurrion eta Agurainen izango da jaialdia.
Aurretik Valentzian eta Kantabrian ere proiekzioak antolatu dituzte.