Salvagoro elkarteak sustatutako "Los últimos pastores de la Sierra Sálvada" dokumentala artzainei buruzkoa da eta ogibide horren iragana, orainaldia eta etorkizuna lantzen du.

Horretarako, aztertu dute zein izan den teknologiaren edota etxolen aldaketen eragina artzaintzan, esaterako. Hori dela eta, artzain ohien eta orain jardunean aritzen direnen lekukotzak jaso dituzte, besteak beste, Pepín Elejalderena, 89 urtekoa.

Horrez gain, adituak ere agertuko dira pantailan; Enrique Arberas, Juanjo Hidalgo, Fermín Leizaola, Inés Latorre, Jaime Izquierdo edota Luis Padura.
Talde profesionala kontratatu dute lana gauzatzeko eta Salvagoro elkarteak, Fundación Vital Fundazioak, Arabako Artzain Txakurren Aldeko Elkarteak (ARATE), Autocares Arzabek, HAZIk, Amurrioko eta Aiarako Udalek eta Aiarako Kuadrillak babestu dute egitasmoa.
