2018/03/17 18:00

Dantzaldia

Zumba saioa

Zumba saioa
Bañueta kiroldegia, Amurrio

Amurrion ongintzako zumba-saio (zumbathon) bat egingo da, Bañueta Udal Kiroldegian, martxoaren 17an, larunbatean, 18:00etatik 19:30era. Hamabost urte arteko pertsonek (hamabostekoak barne) 1 € ordainduko dute; hamasei urtetik gorakoek, berriz, 2,50 € ordainduko dute. Bildutako dirua Bihotzez Elkarteari emango zaio; elkarte hori kardiopatiak dituzten haurren familiek osatzen dute. Izaskun del Cerro Lópezek zuzenduko du zumba-saioa; Izaskun zumba, zumbakids, zumbagold eta african dance revolution irakaslea da. Zumba-saio solidarioan parte hartzeko, nahikoa da egunean bertan bertaratzea. Ez da aurretik ordaindu behar izango, dirua egunean bertan jasoko baita, jardueran parte hartzen hasi aurretik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide