2018/03/17 09:30

Ekitaldia

Oilagor hartzaileen gala

Oilagor hartzaileen gala
Olabarriako zelaietan, Amurrio Antzokian eta Reforren, Amurrio

Amurrioko Oilagor Hartzaileen XIV. gala martxoaren 17an egingo da, eta Karria de Corro Oilagor Hartzaileen elkarteak antolatu du. Egunari hasiera emateko, 09:30ean, Olabarriako zelaietan, Paco Ocio eta Iñaki Elorriaga ehiztariek erakustxakurren erakustaldia egingo dute. Iñaki Elorriaga munduko txapelduna da ehiza praktikoan, erakustxakur kontinentalen kategorian.

Jarraian, “Oilagor-hartzaileen santutegia” eta “Oilagor-hartzaileekin ehizatzeko klubaren masterra” hitzaldiak emango dira, 12:00etan, Amurrio Antzokian. Gonbidapena aurkeztu behar da. Oilagor-hartzaileekin ehizatzeko klubeko presidente Miguel Minoldo Verdúk, klub horretako kide Félix Antolínek eta Fernando Vallejok (Estoniako esperientzia) hitz egingo dute. Bukatzeko, bazkaria egingo da El Reforren, 14:30ean; gainera, zurarekin egindako lanak, pentsuak eta ekipamenduak ere ikusgai egongo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide