Tubos Reunidos taldeko zuzendaritzak otsailaren 28an jakinarazi zion Trapagako langile batzordeari kaleratzeak egingo dituztela. Horrez gain, lan hitzarmena bertan behera uzteko eta lan baldintzak aldatzeko asmoa dutela adierazi zioten.
Martxoaren 13an, hau da, asteartean, jasoko dute langileek dokumentazio guztia, baina jadanik mobilizazioak hasi dituzte; atzotik greba mugagabean daude Trapagan eta biharko manifestazioa deitu dute. Sestaon izango da 12:00etan.
Horrez gain, martxoaren 15ean, ostegunean, Bilbon egongo dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, 11:30ean. Mobilizazioa Tubos Reunidos taldearen bulegoetan bukatuko da -Maximo Agirre, 18-.
Amurrioko Tubos Reunidoseko langile ordezkariek zabaldu dituzte deialdiak eta beharginei eskatu diete bertaratzea. Gainera, Trapagako protestetan parte hartzen ari dira.