Urrezko Guk saria jaso zuen atzo Mateo Balbuena miliziano komunistak, Amurrio Antzokian eginiko ekitaldian. 104 urte ditu Balbuenak eta Lezaman bizi da. Asturiaseko Iraultzan eta Guda Zibilean parte hartu zuen, alderdi komunistako kide gisa. San Pedro eta Ganekogorta mendietako borroketan aritu zen, besteak beste. Klandestinitatea, espetxea eta tortura ere ezagutu zituen.
Idazten eta liburuak argitaratzen jarraitzen du, eta jarraipen sakona egiten die gaur egungo gertakariei. Hori argi geratu zen saria jaso zuenean eskaini zituen hitzetan, greba feminista, pentsionisten protestak eta "sistema kapitalista gainditzeko beharra" izan baitzituen hizpide.