Kamioi bat matxuratu da gaur goizean Baranbion, A-2522 errepidean. Goizeko seiak aldera jazo da gertaera. Kamioia bihurgune batean geratu da, ez atzera eta ez aurrera. Trafikoa moztu egin da horren ondorioz, baina berrezarria dago jada. Hala ere, autoak txandaka pasa behar dira, errail bakarra baitago libre.