Eli Pinedok Sergio Busquetsi emandako erantzuna birala bilakatu da

Aitor Aspuru Saez 2018ko mar. 12a, 18:53
Eli Pinedo amurrioarrak ibilbide oparoa egin du eskubaloi jokalari gisa. / Aiaraldea.eus

Eli Pinedo eskubaloi jokalariak Sergio Busquets FC Barcelonako jokalariari erantzun dio Twitterren, partida baten ondorengo balorazioaren harira. Milaka aldiz bertxiotu dute sarean erabiltzaileek amurrioarraren mezua.

Eli Pinedo eskubaloi jokalariak Sergio Busquets FC Barcelonako futbol jokalariari erantzun dio sare sozialetan. Ziurrenik, Busquetsek bazekien kritikatua izango zela Espainiar Ligako ordutegiei buruz kexu agertu zenean, Atlético de Madrid taldea garaitu ostean. Izan ere, kirolari profesionalak nabarmendu zuen atzerrian jokatu eta gero, denbora oso gutxi izan zutela Madrilgo taldearen aurka lehiatzeko.

Eli Pinedoren erantzuna
Edonola ere, kritika zorrotzenak ez dira etorri Espainiar Ligako antolatzaile eta arduradunen aldetik; Eli Pinedo amurrioarraren eskutik baizik. Alcobendas taldeko kirolariak gogoratu zion Sergio Busquetsi pribilegiatua dela, "ez bakarrik futbolari diruduna izateagatik, baita gizonezkoa izateagatik ere". Eli Pinedok azpimarratu duenez, askoz gogorragoa da kirolaria izatea norberak bere maleta eta afaria prestatu behar dituenean, edota arropa garbitzea egokitzen zaionean.

Txio birala
Eli Pinedoren erantzunak harrera oso ona eta zabala izan du: 5.600 erabiltzaile baino gehiagok adierazi dute gogoko dutela, eta 3.754 pertsonak bertxiotu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide