Saratxoko Administrazio Batzarrak hainbat alegazio egin ditu Amurrioko Hiri Antolamendu Plan Orokorrean. Erakundeak nabarmendu du ingeniaritza enpresa aditu baten 3 alternatiba aurkeztu dituela Hegoaldeko lotura -Mesoi auzokoa, alegia- beste era batean eraiki dezaten.
Amurrioko HAPOk aurreikusi du lotura garaia izatea, eta Administrazio Batzarrak, ordea, proiektu ekologikoagoa eta merkeagoa nahi du, lurreko mailara egokituta.