Aimara Amurrioko antzerki taldeak obra berria aurkeztuko du asteburuan Amurrio Antzokian. Bertan bi emanaldi eskainiko dituzte: ostiralean DBH eta batxilergoko ikasleentzat eta larunbatean bertaratu nahi duen ororentzat.
"El enfermo imaginario" du izena antzezlan berriak eta Agran protagonista gaixoaren istorioa landuko dute. Dozena bat lagunen artean taularatuko dute obra.
Urteak darmatza Aimara taldeak antzerkigintzan. Talde amaturrak 1996an ekin zion bere ibilbideari eta obra ugari antzeztu dituzte.
Larunbatean 20:00etan aurkeztuko dute antzezlana, 20:00etan Amurrio Antzokian. Sarrerak 4 euroko prezioa izango du, 20 urtetik beherakoentzat erdia.