Martxoaren 24an Amurrioko IV. Antzerki Jardunaldia egingo du Aimarak, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Lau antzezlan labur -15 minutu ingurukoak- eskainiko dituzte: Por favor, Elle n’es pas Liz Taylor, Minus Ukittua eta Ganba Alaia 2.0. Azken bi obra horiek gazteleraz zein euskaraz eskainiko dituzte. “Hori da aurtengo berrikuntza garrantzitsua”, adierazi dute antolatzaileek. Kultur etxean taularatuko dituzte lau obrak, 18:30etatik 21:30etara bitartean.
Sarreraren prezioa ikusi nahi den antzezlan-kopuruaren araberakoa izango da. Hala, obra bakarra ikusi nahi duenak 4 euro ordaindu beharko ditu, bi ikusi nahi dituenak 6 euro, 3 ikusi nahi dituenak 7 euro eta laurez gozatu nahi duenak, aldiz, 8 euro.
Urte ugari daramatza Aimarak Amurrion antzerkiarekiko zaletasuna sustatzen: