Aurki argitaratuko du Pedro Ibarrolak bere hirugarren liburua. ¿Quién conoce a Tomás Landa? izango da bere izena, eta plazaratu dituen beste bi lanen -Vientos del norte eta Ratoneras de cristal- “fusio” moduko bat izango da, idazle amurrioarrak azaldu duenez. Bi eleberri horien zati moldatuak bilduko ditu, irakurketa errazteko helburuarekin.
Tomás Landa da Ibarrolaren liburuetako protagonista. Amurrion girotuak daude eleberriak, eta herriko hainbat pertsona eta toki azaltzen dira, eskualdeko beste hainbat txokorekin batera. Ibarrolaren asmoa da liburua martxoan aurkeztea eta ohiko tokietan salgai jartzea.