Beste urte batez saskibaloi kanpusa antolatu du Zaraobe Saskibaloi Taldeak Amurrioko Udalaren laguntzaz. Apirilaren 3tik 6ra bitartean izango da kanpusa, bertan herriko gazteenek saskibaloiaz gozatzeko parada izango dute entrenamendu saio anitzetan.
Izen-emateak 60 euroko prezioa dauka eta martxoaren 25ean -igandea- itxiko da. Izena emandako umeek 10:00etatik 13:00etara saskibaloian jolasteko aukera izango dute. Kanpusak 2000. eta 2001. urte bitartean jaiotakoak elkartuko ditu.
Goi mailako entrenatzaileak
Amurrioko gaztetxoek Marina Ortiz de Zarate eta Aitor Maroto amurrioarrak izango dituzte entrenatzaile kanpusean. Ortiz de Zarate eta Maroto Madrilen antolatutako Unijes 2018 Txapelketako garaile izan dira aurki.