Gaur irekiko da Amurrio Trail Lasterketan izena emateko epea

Txabi Alvarado Bañares 2018ko api. 6a, 16:42

Hainbat menditatik ibiliko dira korrikalariak. / Aiaraldea.eus

Ekainaren 17an izango da norgehiagoka. Hiru ibilbide egongo dira: 12 kilometrokoa, 22koa eta 31koa.

Gaur irekiko da Amurrio Trail Lasterketan izena emateko epea, arratsaldeko seietan. Ekainaren 17an izango da zita. Juan Urrutia plazatik abiatuko dira lasterkariak. Antolatzaileek aurreratu dutenez, hiru ibilbide egongo dira.

31 kilometrokoak 1.700 metroko desnibel positiboa izango du eta proba puntugarria izango da Arabako Mendi Lasterketen Koparako zein Euskal Mendizale Federazioaren rankingerako.

 

22 kilometrokoak 1.050 desnibel positiboa izango du eta Aldama, Peña Ñegra edota Kuxkumenditik igaroko da, besteak beste.

 

Hirugarren ibilbideak 12 kilometroko luzera izango du eta Kuxkumendi eta Abiagatik igaroko da. Korrikalariek 550 metroko desnibel positiboari egin beharko diote aurre.

 

Hemen eman daiteke izena ibilbide luzean, hemen ertainean eta hemen, aldiz, laburrean.

Norgehiagokaren laugarren edizioa izango da aurtengoa. Antolatzaileen esanetan, “apurka-apurka” hazten joan da ekimena. “Iaz izan genuen parte hartzaile kopuru handiena, 400 kirolari inguru”, azaldu du Amurrio Trail Taldeko presidentea den Imanol Llanok. “Ezagunak bihurtu gara dagoeneko mendi lasterketen munduan, bagoaz gure tokia egiten”. Llanok aurreratu du “oso ibilbide polita” osatu dutela eta nabarmendu du “giro aparta” sortzen dela helmugan. “Sariak eta hornidura-postuak tokiko produktuekin osatzen ditugu, gainera”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide