Amurrio Trail Taldeak jakinarazi du postontzi bat jarriko duela Inordui mendiaren tontorrean. Arabako Mendizale Federazioarekin harremanetan jarri dira proiektua gauzatzeko, eta zonaldea garbitzeko zein postontzia jartzeko baimena eskatu diote Amurrioko Udalari. “Baiezkoa izan da tokiko erakundearen erantzuna, maiatzeko azken asteburuan jarriko dugu, beraz”, jakinarazi du trail taldeko kidea den Axier Vivancok. Mendi ibilaldia antolatuko dute horretarako: “Hamaiketakoa egingo dugu tontorrean”.
Trail taldeko kideek adierazi dute “oso proiektu ilusionagarria” dela esku artean dutena. “Buzoia egiten ari gara orain, hemendik aste batzutara egongo da amaituta”.