San Joseko Jai Batzordeak aurkeztu berri du aurtengo festetarako prestatutako programa. Kontzertuak eta dantza erakustaldiak izango dira nagusi. Izan ere, gauez zein egunez hamaika ekitaldi antolatu dituzte.
Apirilaren 28an, larunbatean, hasiko dituzte jaiak, 19:00etan jaurtita txupinazoa. 23:00etan oholtzaratuko dira Guda dantza, Governors eta Dj Ruba.
Ohi bezala, astelehenean ere -apirilak 30- egongo dira kontzertuak. 22:00etatik aurrera joko dute Astarte, Los vecinos del Callejón eta Dj Markelinek.
Maiatzak 1 izango da auzoko azken egun nagusia. 10:30ean San Jose Saria jokatuko da, txirrindulari kadeteei zuzendua. 11:00etan La Fanfarre Tabarraren kalejira egonog da, eta 12:00etan meza. Arratsalderako iragarri dituzte umeentzako jolasak, txokolatada, barraketarako fitxen eskaintza eta diskofesta.
Kontzertu eskaintza, bideotan
Larunbatetik astelehenera musika talde ugari bertaratuko dira Amurrioko auzora. Guda Dantzak, esaterako, otsailean plazaratu zuen diska aurkeztuko du. Herriko musikariak ere izango dira eszenatokian, Astarte kasu.