III. Badaia Bike Maratoian gailendu zen Kepa Vallejo amurrioarra igandean. 08:30ean abiatu zen proba eta, guztira, 620 txirrindularik hartu zuten parte. Langraiz Okan hasi zen ibilbidea eta Badaia eta Arrato mendizerrak zeharkatu zituzten kirolariek.
78 kilometro eta 2.600 metroko desnibelari egin zioten aurre lasterkariek eta Kepa Vallejok garaitu zuen 04:01:57 marka lortuta. Aurreko bi edizioen irabazlea sartu zen bere atzetik, Jon Erguin, eta Javier Ruiz de Larrinaga geroago.