Amurrioko udal gobernu taldeak nabarmendu du izaera sozialekoak direla aurrekontuak, beharrak dituztenak laguntzeko, gazteen enplegua bultzatzeko eta gizarte arloko politikak indartzeko. Zentzu horretan, dirua bideratuko dute Amurrio gizarte aktiboagoa bilakatzeko plana abiatzeko eta baita Herritarren Arretarako Zerbitzua izateko.
Inbertsioak
13.875.305,71 eurotik, %17,18a inbertsioak egikaritzeko baliatuko dute. Berez, EAJk aipatu ditu; "Reforrean belar artifizialeko zelai bat eraikitzeko lanak, hornidura sarea berriztatzea edo Larrabeko hondakindegia zigilatzeko obren hasiera."
Horrez gain, azpimarratu dute argiztapenaren hobekuntza, partaidetzan oinarritutako aurrekontuen kanpainan islatu bezala.