Ariketa fisikoa sustatzeko esku hartzeak egingo dituzte udalak eta osasun zentroak

Erredakzioa 2018ko api. 25a, 13:42

Gaurko agerraldiaren irudia. / Aiaraldea.eus

Eusko Jaurlaritzako "Mugiment" programa baliatuko dute horretarako. Aktiboak ez diren herritarren artean ohitura osasuntsuak eta gizarteratzeko prozesuak bultzatu nahi dituzte.

Amurrioko Udalak, Osasun Zentroak eta Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu dute programa ariketa fisikoa herritarren bizitzetan txertatzeko.

Hori lortzeko, aipatutako eragileen elkarlana bultzatuko dute. Printzipioz, Osasun Zentroak eta udaleko gizarte ongizate zerbitzuek identifikatuko dituzte ariketa fisikoaren beharra izan dezaketen herritarrak eta Unai Arrietarengana bideratuko dituzte. Izan ere, gizon horrek aholkularitza zerbitzua emango du: azalduko ditu zein kirol izan daitezkeen egoki eta zein bitarteko dauden udalerrian, besteak beste.

Adinduen artean bereziki lan egingo badute ere -ariketa fisikoak zahartze aktiboa errazten du-, edonori dago zabalik ekimena, eta maiatzaren 7tik aurrera Kultura Etxean egongo da Unai Arrieta aholkuak emateko; ostegunetan 16:00etatik 18:00ak arte eta ostiraletan 11:00etatik 13:00ak arte. Beharrezkoa izango da hitzordua aurretik eskatzea 619 411 732 telefono zenbakira deituta.

Mugiment programa
EAE osoan garatzen ari den egitasmoa da hori. Sedentarioak diren lagunen bizitza ohiturak aldatzeko helburua dauka, ez bakarrik osasuna hobetzeko, baita gizarteratzeko ere. Amurrio da Araban aitzindaria, momentuz 15 udalerri batu dira.

Josune Irabien Amurrioko alkateak, Txerra Molinuevo alkateordeak, Bego Uriondo Osasun Zentroko zuzendariak, Iker Etxebarria Migiment-eko arduradunak, Unai Arrieta aholkulariak eta Valen Arteaga kirol teknikariak parte hartu dute aurkezpenean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide