Inordui tontorrak buzoia izango du ekainaren 3an Amurrio Trail Taldeko kideei esker

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko mai. 9a, 08:00
Inordui tontorrean erpin geodesiko bat dago. / Mendikat.net

Amurrioko Trail Taldearen ekimenez buzoia jarriko dute Inordui mendiko tontorrean ekainaren 3an, alegia. Amurrio Trail Taldeko kideak asteak daramatzate lanean tontorra garbitu eta buzoia eraikitzeko.

09:00etan Juan de Urrutia plazatik abiatuko dira Amurrio Trail taldeko kideak eta nahi duenak 09:30ean San Roken batzeko aukera izango du, Tubos Reunidos enpresako putzuan, alegia. 11:30ean jarriko dute postontzia eta trikitilari talde baten animazioa ez ezik, hamaiketakoa ere egongo da. Horren ostean jaitsiko dira.

Arrola mendilerroan kokatzen den 605 metroko gaina da Inordui mendia, Amurrio eta Luiaondo artean dagoena, hain zuzen. Amurrio Trail Taldeak hilabeteak daramatza lanean bertan buzoia jartzeko helburuarekin.

Arabako Mendi Federazioarekin elkarlanean buzoia jartzeko baimen guztiak bete ostean, tontorra garbitzen igaro dituzte azken asteak. Behin ingurua garbituta, maiatzeko azken asteburuan daukate postontzia instalatzeko asmoa. Horretarako mendi ibilaldia antolatuko dute Amurrioko Juan de Urrutia Plazatik eta tontorrean hamaiketakoa eskainiko dute.

Mendiaren garbiketaz gain, buzoia bera diseinatzeko lanetan ere badabiltza Amurrio Trail Taldeko kirolariak eta hurrengo egunetan aurkeztuko dute diseinua. "Ilusio handia egiten digun proiektua da hau" azaldu dute trail taldeko kideek, "hemendik aurrera betirako geratuko baita buzoia tontorrean".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide