"Euskaraz bizi nahi dut" eguna ospatuko dute hurrengo ostiralean

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko mai. 9a, 11:14

Nafarroa Kantu Taldeak girotuko du arratsaldea. / Amurrioko Udala

Maiatzaren 18an izango da euskararen aldeko eguna. Arratsaldetik aurrera, ekintza ugari egongo dira.

"Euskaraz bizi nahi dut" egunak badu data: maiatzaren 18a. Amurrioko Udalak urtero antolatzen du ekimena, euskarari bultzada emateko asmoz. Aurtengoan, baina, zenbait berrikuntza aurkeztuko dituzte. Batetik, data: larunbatean ordez, ostiralean egingo dute. Eta, bestetik, herri afaria egingo dute bazkariaren ordez. Arratsaldetik goizaldera luzatuko da, beraz, euskararen aldeko aldarria.

Arratsalde bete ekintza
Egitarauari dagokionez, haurrentzako ikuskizunak eta jarduerak izango dira arratsaldean nagusi. 16:45ean "Disko txantxa" emanaldia egongo da. Kalakaren zurezko jolasak ere ez dira faltako. "Familian jolasteko egurrezko jolasak, euskal jolasak, zirko tailerra eta Aspaltzaren tailerrak antolatu ditugu", azaldu dute Euskara Arlotik. Gaztelu puzgarriekin batera, teknologia berriez gozatzeko gonbita jasoko dute herritarrek, bideo jolasak euskaraz eskainiko baitituzte. Horrez gain, errugby erakustaldia ere egongo da.

Iluntze aldera, festa aparra apar festa bilakatuko dute. Horren ostean abiatuko da kantu kalejira, Nafarroa Kantu Taldearekin. Herri afaria izango da aurtengo beste nobedadeetako bat, AEKren eskutik. Aurreratu dutenez, txartelek 10€ balioko dute, eta Kultura Etxean zein euskaltegian egongo dira salgai. Disko festak itxiko du egitaraua, 23:30etik 01:30era.

 EGITARAUA

  • 15:45 // DISKO TXANTXA haur ikuskizuna parkean
  • 17:00-19:00 // FAMILIA JOLASAK: Zurezko jolasak, euskal jolasak, zirko tailerra, bideo-jolasak eta gaztelu puzgarriak.
  • 19:00 // APAR FESTA
  • 19:30 // KANTU KALEJIRA, Nafarroa Kantu Taldearekin
  • 21:30 // HERRI AFARIA, AEKren eskutik (10€)
  • 23:30 // DISKO FESTA 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide