aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak enplegu publikoko bost lanpostu deituko ditu aurten

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Politika  Amurrio

Bost plaza eskainiko dira, lau barne izaerakoak, eta bat oposizio librekoa. Deialdia eta oinarriak BOTHAn argitaratu ondoren, BOEk eskariak aurkezteko epea jasoko du.

Amurrioko Udalak enplegu publikoko bost lanpostu deituko ditu aurten
Bost plaza eskainiko dira, lau barne izaerakoak eta beste bat oposizio librekoa. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak enplegu publikoko eskaintza deialdia onetsi du. Bost plaza eskainiko dira, lau barne izaerakoak eta beste bat oposizio librekoa. Datozen asteetan argitaratuko dira deialdia eta oinarriak BOTHAn, eta ondoren, Estatuko Aldizkari Ofizialean eskariak aurkezteko epeak jakinaraziko dira.

Enplegu Eskaintza Publiko deialdi horren bitartez hutsik dauden plaza hauek beteko dira: barne promoziorako erreserbatuta dauden hiru Administrari lanpostu eta Baso eta ingurune natural Teknikari Laguntzaile lanpostu bat. Azkenik, Administrazio Laguntzaile postu bat eskainiko da oposizio libre bitartez.

Enplegu eskaintza publiko deialdi horren bitartez, Amurrioko Udalak iaz sindikatuekin sinatutako Giza Baliabideen Plana betetzen du. Planak jasotzen zituen puntuen artean, lanpostuen tenporaltasuna eta interinitatea murriztea adostu zen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa