Zortzi pertsona artatu dituzte gaur Amurrioko Bañueta kiroldegiko igerilekuetan, gas jario baten ondorioz. Gasa arnastu dute kiroldegiko zortzi erabiltzaile horiek, eta azkura sortu die horrek.
Hala ere, ez die kalte larririk sortu, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Poliziak azaldu du kloroaren estalkiko matxura baten ondorioz gertatu dela isurketa.
Kiroldegia badaezpada hustu dute jarraian. 70 pertsona inguru zeuden eraikinaren barruan.
