aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak indartu egingo du oinezkoen igarobideetako argiztapena

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Politika  Amurrio

15 luminaria berri instalatuko dira, oinezkoen 10 igarobidetako argiztapena hobetzeko. Jarduketa horren bitartez oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna hobetu nahi da. 

Amurrioko Udalak indartu egingo du oinezkoen igarobideetako argiztapena
Iturralde etorbidean jarriko dituzte luminariak, besteak beste. / Amurrioko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak luminariak ordezkatuko ditu datozen hilabeteetan, oinezkoen igarobideetako argiztapena hobetzeko xedez. 9.590 euroko inbertsioa eskatuko duen jarduketan aurreikusten denez, argi gehiago eta kontsumo gutxiago emango duten 15 led farola instalatuko dira.

Luminariak, Mendiko, Lucas Rey, Bañuetaibar, Landako, Aldai (Musika Etxerako sarrera) kaleetan, Aldai eta Etxegoienbidea kaleen arteko bide-gurutzean eta Iturralde eta Aiara etorbideetan dauden udalerriko 10 oinezkoen igarobideetan instalatuko dira. Instalatuko diren 15 farola berriak bi motatakoak izango dira, bidearen eta espaloiaren ezaugarrien arabera. Horietatik 9k bideko argiztapena ordezkatuko dute, eta gainerako 6ek bola argiztapena.

Argiztapena indartuz eta hobetuz, Udaletik oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna hobetu nahi da. Horrez gain, eraginkortasun maila altuko farola horien instalazioari esker, kontsumoa murriztu egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa