Tubos Reunidosek adierazi du 8,6 milioi euroko galerak izan dituela 2018an

Aitor Aspuru Saez 2018ko mai. 16a, 12:35

Tubos Reunidosek lantegi garrantzitsua du Amurrion.

2018ko lehen 3 hilabeteko emaitzak plazaratu ditu enpresak eta 8,6 milioi euro galdu dituela jakinarazi du, hainbat gertaera dela medio. Iaz, 107.000 euroko mozkinak lortu zituen taldeak epe berean.

Tubos Reunidos enpresak azaldu du bere egoera zalantzazkoa dela, azken 3 hilabeteetan 8,6 milioi euroko galerak izan ostean. Zuzendaritzak aldagai ugariri egotzi dizkio egungo emaitzak.

Berez, aurtengo negozio kopurua antzekoa izan da 2017koarekin alderatuta; 81 milioi eurokoa, iaz baino %1,2 gehiago, hain zuzen. Hala ere, etekin gordinek behera jo dute. 2017an 11 milioi eurokoak izan ziren eta aurten, ordea, 3,6 milioikoak.

Txatarra eta dolarraren eragina mozkinetan
Zuzendaritzak argitu du etekin gordinak 14,5 milioi eurokoak izango liratekeela txatarraren prezioagatik eta dolarraren balio-galeragatik izango ez balitz. Hodiak ekoizteko baliatzen den txatarrak %18an igo du prezioa. Horrez gain, dolarrak %13ko balio galera izan du.

Donald Trumpen zergak
Gainera, enpresako arduradunek nabarmendu dute martxoaren 23an indarrean sartu zela Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak inportazioetarako sortutako zerga; %25ekoa, alegia.

Bestalde, sozietate zergaren aldaketaren ondorioz, 800.000 euro gehiago ordaindu dituzte. Halaber, Productos Tubulares faktorian martxoaren 8tik apirilaren 20ra bitartean egindako greba ere aipatu du zuzendaritzak. Izan ere, neurriak negoziatzen ari dira oraindik, ekoizpena eraginkorragoa izatea helburu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide