Irailean ekingo dio Nerboi Errugbi Elkarteak bere zortzigarren denboraldiari. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea eta interesa duen orok ekainaren 30a arte egin ahalko du.
Adin tarte guztien eskura jarri nahi du Nerbioi Errugbi Elkarteak errugbia; kirolaren filosofia eta balioak transmitituz. Hiru dira adinaren arabera Aiaraldeko errugbi taldeak denboraldi berriarekin batera eskainiko dituen kategoriak.
Adin guzteintzako kirola
8 eta 10 urte azpiko gaztetxoentzat errugbi hastapen saioak eskainiko ditu elkarteak larunbatero, irailetik hasita El Refor kirol instalazioetan. Bizkaiko klubek antolatutako topaketetan parte hartzeko aukera ere izango dute gazteek. Adin hauetan talde lana eta elkar harremanak landuko dituzte gehien bat.
12 eta 14 urte azpikoentzako entrenamendu saioak egongo dira errugbiaren ezagutzan sakonduz. Hauek, gainera, Bizkaiko Eskola Kirol Ligan lehiatzeko parada izango dute Universitario Bilbao taldearekin elkarlanean. Mungia, Durango edota Gernikako taldeen aurka arituko dira Ligan.
16 urte azpikoek eta kadeteek ere izango dute non lehiatu. Gaztetxoek bezala, Universitario Bilbao taldearekin batera Kirol Federatuen Euskal Ligan parte hartuko dute. Entrenamendu saioak Amurrion eta Bilboko Errekalde auzoan egingo dituzte.
Denboraldi honetako eskaintzarekin, errugbiaren ardatz diren "adiskidetasunean, talde-lanean eta errespetuan" sakontzen jarraitu nahi du Nerbioi Errugbi Elkarteak.
Elkartearen jardunari buruz 2015ean eginiko bideo-erreportajea:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!