Pertsona batek auto istripua izan zuen atzo Baranbion, Garrastatxuko mendi-bide batean. Arabako Foru Suhiltzaileak bertaratu ziren ezbeharra jazotako tokira. Suhiltzaileek adierazi dute "erreskate zaila" izan zela. "Mendiko bideetatik ibili ginen eta zatirik handiena oinez egin behar izan genuen", adierazi dute.
Larrialdi zerbitzuek hospitalera eraman zuten zauritutako pertsona, anbulantzian.
