Entrenatzaile berria du Amurrio Clubak: Ivan Urbano Aretxabala. Urbanok Javier Pereda laudioarraren lekua hartuko du, azken horrek kontratua ez berritzeko erabakia hartu ostean.
Ibilbide luzea dauka futbolean Ivan Urbanok, bai entrenatzaile gisa, baita jokalari gisa ere. Barakaldoko futbol taldeko kapitaina izan da urte luzez eta lau urtez eraman du taldea 2. mailara igotzeko play off-etara. Bilbao Athletic, Portugalete edota Balmaseda taldeetan ere aritu izan da.
2015ean hasi zuen bere entrenatzaile ibilbidea Balmaseda SC taldearekin. Urte horretan laugarren postuan geratu zen taldea 2. B mailara igotzeko sailkapenean.
Urbanok gogotsu ekingo dio 2018-2019 denboraldian Amurrio Club-eko agintea hartzekoa ardurari, eta horrela adierazi du sare sozialetan.
Esker hitzak Pereda eta Gonzalezentzat
Javier Pereda laudioarrak hiru urtez entrenatu du futbol talde amurrioarra Asier Gonzalezen laguntza estuarekin. Biek erabaki dute 2018-2019 denboraldirako kontratua ez berritzea euren zikloa bukatutzat hartuta.
Amurrio Klubak esker hitzak izan ditu taldea 3. mailara igo eta mantentzea lortu duten bi entrenatzaileentzat.