Gaur estreinatuko da "Pausu doinuak" ikuskizunaren bideoa Aiaraldea.eus atarian. Otsailaren 24an taularatu zen ikuskizuna Amurrio Antzokian, Aiara Dantza Taldearen, Amurrioko Musika Eskolaren eta Amurrioko Trikitixa Eskolaren eskutik. Aiaraldea hedabideko kideak bertan izan ginen, mikroa eskuan, ikuskizunaren oihalaren atzeko saltsetan murgilduta.