Ekainaren 16an izango da Amurrio BTT erronka. Aurten, gainera, ibilbide bikoitza izango du. Batetik, mendi bizikleta maratoia eta, bestetik, ibilaldia. Horrez gain, Euskadiko txapelketako zirkuituan sartzea lortu dute, aurrenekoz. Sare sozialetan zabaldu dute ekimena iragartzeko spota:
Ibilbidearen ezaugarriak
Zirkuituari dagokionez, 65 kilometroko distantzia osatu beharko dute partaideek, 2.500 metro baino gehiagoko desnibelarekin. Aurreratu dutenez, 100 txirrindularitik gora espero dituzte. Ibilaldia, aldiz, 35 kilometrokoa izango da, 1.600 metroko desnibelarekin. "Inguruko pistak eta mendi bideak uztartuko dira", adierazi dute.
9:30ean hasiko da txapelketa, Bañueta kiroldegitik. Izen-ematea zabalik dago. Dena den, egunean bertan ere egongo da horretarako aukera, 8:00etatik 9:15 arte. Inskripzioak 25 euro balio ditu.
Sarietara 1.200 euro baino gehiago bideratu dituzte, "baina ibilaldia ez da lehia bidezkoa izango, nahiz eta denboren markak jaso eta sailkapena zabaldu". Sari gisa Kuskumendi taldeko txalekoa jasoko dute denek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!