Eskualdeko euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko egun osoko ekimena deitu dute larunbaterako

Erredakzioa 2018ko mai. 31a, 15:00

Aiaraldeko Elkartasun Eguna egingo dute ekainaren 2an Amurrion. Aldarrikapena eta aisialdia uztartuko dituzte egun osoko egitarauan.

Alaitz Aramendi, Julen Ibarrola, Iñaki Krutxaga eta Alfredo Remirez euskal preso politikoen eta Koldo Zurimendi deportatuaren egoera salatzeko antolatu dute Aiaraldeko Elkartasun Eguna Amurrion.

Egitaraua 11:00etan abiatuko dute; salaketa ekimenak gauzatuko dituzte herriko zenbait lekutan eta "Zorroztarri" erakusketa jarriko dute ikusgai; San Anton plazan euria egingo balu, eta paseoan eguraldi egokia egonez gero. Artelanak Zigor Merodio Larraona, Alaitz Areitio Azpiriz eta Yon Troitiño Ciria presoek sortu dituzte.

Mobilizazioa
13:30ean manifestazioa aterako da Herriko plazatik eta gero ekitaldia prestatuko dute. 15:00etan herri bazkariaren txanda helduko da, San Anton plazan. Aldez aurretik eskuratu behar da tiketa Txokogorri elkartean Amurrion, Mugalde elkartean Urduñan eta Bazter tabernan Laudion. Gaur amaituko da erosteko epea; 12€ balioko du soldatadunentzat eta 7€ langabetuentzat. Bazkalostean Julen Zulaika eta Izar Mendiguren bertsolariek kantatuko dute.

"Pitada"
Protesta ekimenari ekingo diote berriro 19:00etan Herriko plazan espetxe politika salatzeko. 19:30ean, berriz, kontzertuak hasiko dira San Anton plazan: Osterabe, Eztanda eta Peru Selekta. Amaitzeko, DJak arituko dira Txokogorrin 00:00etatik aurrera.

Hitzaldia
Bestalde, Laudion gaur -maiatzak 31- eskainiko dute hitzaldia sakabanaketari eta pertsona adinduei buruz. 19:30ean izango da erabilera anitzeko udal aretoan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide