Euskal Herria-Palestina borrokaldia egin zen iragan larunbatean Amurrioko Bañueta kiroldegian. Bertan aritutako borrokalari palestinarrak Aiaraldea hedabideari adierazi zion etxean bezala sentitu zela borrokaldian eta gonbidatu izana eskertzen duela.
Kirolari palestinar bakarra egon zen ringaren gainean larunbatean, Estatu espainiarrak besteei bisak ukatu zizkielako.