14 pertsona kontratatuko ditu Sartu-Arabak sei hilabeterako

Txabi Alvarado Bañares 2018ko eka. 5a, 15:05
Lanbideren webgunean plazaratu dute lan-deialdia. / Aiaraldea.eus

Iragan ostiralean ireki zuten programan izena emateko epea, eta ekainaren 14ra arte egongo da zabalik, Lanbide.net webgunean.  

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Amurrioko Udalak eta Sartu-Araba gizarteratze elkarteak. Herriko 14 langabetu kontratatuko dituzte akordio horren bidez, sei hilabeterako. “Pertsona horiek prestakuntza teoriko-praktikoa, orientazioa eta gizarteratzerako laguntza jasoko dute”, azaldu du udalak. Erabilera publikoko espazio naturalen eta hirikoen mantentze-lanak gauzatzea izango da kontratatutako langabeen zeregina.

Iragan ostiralean ireki zuten programan izena emateko epea, eta ekainaren 14ra arte egongo da zabalik. Interesdunek hainbat baldintza bete beharko dituzte: Amurrion erroldatua egon izana gutxienez lau urtez eta Lanbiden langabetu gisa izena emanda izatea -18 hilabetez gutxienez azken bi urteetan-. Esperientzia profesionala izatea ere eskatuko da, “eraikuntza, industria, garbiketa edo ingurumen sektoreetan”.

Lanbide.net webgunean plazaratu dute lan-eskaintza, “Erabilera publikoko espazio naturalen eta hirikoen mantentze-lanetarako laguntzailea” izenarekin. Bertan sartuta eman ahalko da izena. Ondoren abiatuko dute aukeraketa prozesua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide