Datorren igandean -ekainak 17- egingo da Amurrio Trail Lasterketaren VII. edizioa. Kirol probaren antolatzaileak lan handia egiten ari dira lasterketa iragartzeko, sare sozialak baliatuta.
31 kilometrokoak 1.700 metroko desnibel positiboa izango du eta proba puntugarria izango da Arabako Mendi Lasterketen Koparako zein Euskal Mendizale Federazioaren rankingerako.
22 kilometrokoak 1.050 desnibel positiboa izango du eta Aldama, Peña Ñegra edota Kuxkumenditik igaroko da, besteak beste.
Hirugarren ibilbideak 12 kilometroko luzera izango du eta Kuxkumendi eta Abiagatik igaroko da. Korrikalariek 550 metroko desnibel positiboari egin beharko diote aurre.
Izena emateko azken eguna, gaur
Gaur -ekainak 12- izango da lasterketan izena emateko azken eguna. Interesdunek Kirolprobak.com webgunera jo beharko dute. Bertan topatu daiteke lasterketaren gaineko informazio guztia.
Hemen eman daiteke izena ibilbide luzean, hemen ertainean eta hemen, aldiz, laburrean.