Denboraldi bikaina egin ostean, ekainaren 15ean egingo du erakustaldia Aresketa Gimnasia Klubak

Erredakzioa 2018ko eka. 8a, 09:42
Hainbat domina eskuratu zuten Aresketa Gimnasia Klubeko kideek Arabako Txapelketan. / A. G. K.

Klubak pozik bukatu du denboraldia, emaitza bikainak lortuta Arabako Txapelketan. Azken hitzordua ekainaren 15ean 19:00etan izango dute Bañueta Kiroldegian, erakustaldi publikoa eskainiko dute eta. 80 kidek osatzen dute taldea.

Aresketa Gimnasia klubak emaitza oso positiboak eskuratu zituen Arabako Gimnasia Erritmikoko Txapelketan maiatzaren 27an. Izan ere, hainbat aldiz igo ziren bere kideak podiumera:

Benjaminak:

    Taldeka: 1. Aresketa Benjaminak"1"
    Bikoteka:
        Esku libreak: 3. Onintze Ortega
        Pilota: 2. Itsasne Udaeta; 3. Nahikari Udaeta
        Sailkapen orokorra: 2. Itsasne eta Maialen; 3. Nahikari eta Onintze
    Banaka:
        Esku libreak: 3. Alba Diaz
        Pilota: 2. Haizea Ugarte
        Sailkapen orokorra: 2. Haizea Ugarte

Kimuak:

    Bikoteka:
        Esku libreak: 1. Alba Bra
        Uztaia: 2. Izaro Presilla
        Sailkapen Orokorra: 2. Aresketa (Alba eta Izaro)

Kadeteak:  

         Banaka: 3. Aroa Elejalde

Gazteak:

    Taldeka: 2. Aresketa Gaztetxoak
    Banaka - Zinta: 3. Naroa Dominguez
    Bikoteka:
        Mazak: 2. Nitai Romay
        Zinta: 3. Iraia Uría
        Sailkapen Orokorra: 3. Aresketa (Nitai eta Iraia)

Seniorrak:

    Taldeka - Conjunto: 1. Aresketa
    Bikoteka - Equipos:
        Mazak - Mazas: 2. Ane Barrenengoa
        Pilota - Pelota: 3. Maider Gotxi
        Sailkapen Orokorra: 1º Aresketa (Ane eta Maider)

Izen ematea
Horrez gain, matrikulan deskontua izateko epea egun berean bukatuko da, ekainaren 15ean. Hortik aurrera ere, irailaren 15era arte, alegia, izena emateko aukera egongo da, baina matrikula osoa ordainduta. 5 urtetik aurrera eta adin mugarik gabe onartzen dituzte taldekideak eta ez da beharrezkoa aurretik gimnasia egin izana.

Klubarekin harremanetan jartzeko mezu bat bidali daiteke aresketagimnasia.net webgunera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide