Iragan asteburuan ospatu zen Espainiako Arte Martzialen Wamai Txapelketa, Kataluniako Castelldefels hirian. Bertan egon ziren Amurrioko Meyiro Mugendo Klubeko kideak eta hainbat garaipen erdietsi zituzten. Eider eta Jon Ander Martinez de Munguia neba-arrebek lehen postua eskuratu zuten 16 urtetik gorako taldekako armarik gabeko forma musikalen kategorian.
Eiderrek lehen postua lortu zuen baita ere kategoria horretan norbanako gisa. Jon Anderrek, bere aldetik, borntzezko domina eskuratu zuen 70 kilotik beherakoen semi contact kategorian.
Klubeko kideek positiboki baloratu dute txapelketa. Hurrengo erronka prestatzen ari dira orain: larunbat honetan Bilbon arituko dira Grading Anual lehiaketan.