2011an sortu zen Hoax Attack taldea, ibilbide luzeko lau musikariren eskutik. 2013. urtean plazaratu zuten euren lehen EPa, eta handik bi urtera argitaratu zuten Indulgencia lana. Rock alternatiboa taularatu zuten Amurriock lehiaketaren finalaurrekoan.