Goizean goizetik Juan de Urrutia plaza hartu zuten dozenaka gaztek Amurrioko Gazte Asanbladaren urteurrena ospatzeko. 3x3 futbito partidak, tortilla txapelketak eta gazte sortzaileen txokoak bete zuten goizeko egitaraua. San Anton plazan herri-bazkaria egin ostean Iruñera abiatu ziren parte hartzaileak, Altsasuko gazteen aldeko manifestaziora. Gauean egitarauak jarraitu zuen, Desorden, Anita Parker eta Tximeletaren kontzertuekin.