31 kilometroko ibilbidean Iñaki Isasi aiararra (02:58:46) eta Maria Zabaleta Egaña (03:51:22) izan ziren irabazleak, gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan, hurrenez hurren.
22 kilometroko proban Peio Moreno (01:37:09) laudioarrak lortu zuen gizonezkoen markarik onena eta Zenaide Alvarez aiaraldearrak gauza bera egin zuen (02:08:38).
12 kilometroko lasterketan, ordea, Aitor Artaraz Linaza (00:56:57) eta Saio Aberasturi Izaga (01:11:58) gailendu ziren.