Amurriok irabazi du Arabako herrien arteko txapelketa

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko eka. 19a, 08:47

Argantzunen izan zen finala. Laudioarren aurretik geratu ziren amurrioarrak. 

2-1 irabazi zuen Amurriok Laudio Arabako herrien arteko txapelketan. Arabako Pilota Federazioaren esanetan, senior mailako partida izan zen erabakiorra, "kadete eta kimuetako orekarekin hautsi zuen".

Amurrioko Gerrero-Arregi bikoteak 22-20 garaitu zuen Pagazaurtundua anaien taldea. Alabaina, partida lehiatua izan zen, 19-20 irabazten egon baitziren laudioarrak. "Gerrerok eta Arregik larri eta estu, baina partida dominatzea lortu zuten", adierazi dute federaziotik. Jon eta Asier Pagazaurtunduak, hala ere, ondo eutsi zioten norgehiagokari, aukerak aukera eta akatsak akats.

Lehia estua
Lehia estua izan zen, edozelan ere; azken partidan erabaki baitzen txapelduna. Aurrez, garaipen bana eskuratua zuten Amurriok eta Laudiok. Gorriz zelairatu ziren amurrioarrak. Larrazabal eta Jimenezek ordezkatu zuten Amurrio lehen partidan, eta 22-11 irabazi zituzten Laudioko Alonso eta Amondo. Kimuetan, berriz, Yuste-Barbara bikote laudioarrak 22-3 irabazi zituen Álava-Gonzalez amurrioarrak. "Iker Yusteren mailu botereak ageriko desberdintasuna markatu zuen bere adinekoen artean", azpimarratu dute federaziotik.

Araba Euskaraz festa baliatuta, emakumezkoen pala partidak abiatu zuen jaialdia. Gasteizko Olatz Zulaika eta Joane Maizek Ane Aldama eta Ane Murga izan zituzten aurkari, eta 30-17 gailendu ziren hiritarrak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide