Uda heltzean, Amurriok, beste urte batez, Udako Solstizioaren jaia eta San Joan bezpera ospatuko ditu ekainaren 23an.
San Joan jaia Urrutia Jauregiko landan egingo da 19:30etik aurrera. San Joan jaiaren programazio osoa:
19:30 – 21:30 KALAKA, zurezko jostailu parkea eta aurpegiak margotzeko tailerra
19:30 - TXOKOLATE-JANA
19:30 – 21:45 UDAL MUSIKA ESKOLAKO KONBO taldearen emanaldia
21:45 AIARA DANTZA TALDEAREN emanaldia
22:00 SAN JOAN SUA
22:15 Musika animazioa DISCOMOVILARABA
Udako solstizioa
Udako Solstizioaren jaia Aresketamendiko Energia Berriztagarrien Parke Tematikoan egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera. Programazio osoa:
11:00 - 14:00 Autobus zerbitzua gasolindegiko markesinatik Aresketamendira.
Tailerrak Gurutze Gorriarekin.
11:00 - 18:00 Bisita gidatuak parke tematikora.
Puzgarriak eta zurezko Jostailu Erraldoiak.
Txosna zerbitzua.
12:30 - 14:00 Kontzertua
13:00etatik aurrera, eguzki-txistorra jana. (0,5 €/pintxoa).
14:30etik aurrera, herri bazkaria (Umeen menua, 5 €. Eta helduen menua, 7 €. Txartelen salmenta parkean bertan)
17:00 - 19:00 Autobus zerbitzua Aresketamenditik gasolindegiko markesinara.