Euskal Herri osoko mendizale gazteak elkartuko dira larunbatean, ekainak 23, Orozkon, Euskal Mendizale Federazioak eta Itxinape Mendi Taldeak antolatu duten haurren mendi martxan.
Euskal Mendizale Federazioaren Haurren Mendi Ibilaldiaren 28. edizioa izango da larunbat honetako martxa. Bi ibilbide egongo dira: 9,5 eta 5 kilometrotakoak. Ibilbide luzeak, pista jarraituz, Santa Marina baselizaraino igoko ditu mendigoizale gazteak, gero Orozkora jaisten den bidezidorretik herrira itzultzeko. Ibilbide motza egingo duten haurrak, aldiz, Meaza auzoraino igoko dira.
Zubiaur auzoko plazatik abiatuko dira bi martxak, 9:30ean. Izen ematea egunean bertan egingo da. Mendi ibilaldiaz gain umeentzako tailer eta jolasak egongo dira ere Orozkoko plazan larunbat goiz osoan zehar.