Pakistango Nanga Parbat mendia eskalatzen ari zela, elur-jauzi batek jota zendu zen Alberto Zerain bere kide Mariano Galvan argentinarrarekin batera duela urtebete.
Amurrio Trail taldeko kide den Spiderabel mendi lasterketariak omenaldia eskaini nahi izan zion mendizale gasteiztarrari bere irudia eta “beti gogoan” leloa zituen ikurra Zegama-Aizkorri, Zumaia Flysch eta Camille Extreme maratoietan eramanez.
Asteartean Gorbeiako gurutzean eskegi zuen Spiderabelek bandera.
