Tximista batek sute txiki bat sortu zuen atzo gauean Amurrioko etxebizitza batean, 23:40ak aldera. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu ziren sua itzali eta egoera bideratzera. Suhiltzaileek eraikinean zeuden pertsona guztiak ebakuatu zituzten, baina bizilagunak laster itzuli ahal izan ziren euren etxeetara, 00:21ean.