Uda bete ekintza prestatu ditu Amurrioko Gazte Asanbladak herriko gazteak elkartzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko uzt. 17a, 18:34
Urteurren jaian egin bezala, 3x3 futbito txapelketa antolatuko dute bihar. / Naiara Cuadra

Uda sasoia baliatuz ekintza ugari antolatu dituzte Amurrioko Gazte Asanbladako kideek "herriko gazteria lonjetatik atera eta beste harreman eredu batzuk sustatzeko". Bihar 3x3 futbito txapelketa egingo dute.

Bihar ospatuko dute 3x3 futbito txapelketa Amurrioko parkean. 17:00etan da zita eta izena emateko aukera ordu erdi lehenagotik egongo da zabalik bertan.

Azken urteetan bezala, gaueko zinema eskaintza ere martxan jarri dute Gazte Asanbladako kideek. Iragan uztailaren 11an, Motxiladun umeak ETB-1eko Ur Handitan saioaren dokumentala eskaini zuten San Anton Plazan.

Hurrengo proiekzioa uztailaren 25ean izango da -asteazkena-. RAF: Faccion del ejercito rojo en Alemania filma eskainiko dute, 22:30ean Amurrioko San Anton Plazan.

Ekintza hauekin “Amurrioko gazteria lokaletatik ateratzea” dute helburu Gazte Asanbaldako kideek. “Ohiko gaueko eskaintzatik aldenduz, gazteok batzeko beste era bateko espazioak behar ditugu eta bestelako harremanak eraikitzeko espazio hauek dira hain zuzen ere sustatu nahi ditugunak”, azaldu dute.

Gazte Eguna Amurrioko Jaietan 
Azken urteetan bezala, Gazte Eguna antolatuko dute Amurrioko Jaietan, abuztuaren 13an. Buru-belarri dabiltza Amurrioko gazteak azken asteetan egun hori antolatzen. Egun osoko egitaraua osatzen dabiltza. Asanbladako kideen hitzetan: “Gazte bazkaria, kale kontzertuak herrian zehar eta beste hamaika ekintza antolatuko ditugu. Parrandarako tartea ere egongo da gauean”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide