Amurrioko Jaietarako udalak prestatutako egitarau osoa, hemen ikusgai

Txabi Alvarado Bañares 2018ko uzt. 18a, 19:30

Gaur goizean aurkeztu du Amurrioko Udalak aurtengo abuztuko jaiei begira atondu duen programa. 

Tokiko erakundeko ordezkariek adierazi dutenez, hainbat berrikuntza izango ditu aurtengo programak. Egun bat lehenago hasiko dituzte ekintzak, abuztuaren 11n, aurten larunbata izango delako egun hori. Pilota partiduak eta tibutu taldea egongo dira, besteak beste.

Aurtengo jaietako musika eskaintza nabarmendu du udalak. Doctor Deseo, Korrontzi eta Glaukoma taldeak igoko dira oholtza gainera, Amurriock lehiaketa irabazi zuten taldeekin, DJ Rubarekin eta herriko Sabin kantautorearekin batera.

Nerabeei zuzendutako gune berezitu bat egongo da baita. Sukaldaritza eta parkour tailerrak eskainiko dituzte bertan, besteak beste.

EGITARAU OSOA

Abuztuak 4, larunbata

  • 18:00 // San Rokeren baselizatik Andra Mariaren Elizara Santuaren jaitsiera. Antolatzailea: Vera Cruz Kofradia 
  • Autobusak 17:30ean eta 17:45ean: Elizako biribilguneko autobus geltokian, 17:35ean eta 17:50ean Aretxondo Tabernan

Abuztuak 10, ostirala 

  • 9:30-13:30 // Odola emateko kanpaina, autobusa Larrinagako oinezkoen gunean
  • 19:00 // Pilota partiduak udal pilotalekuan – Iriarte-Ayesta / Albizuri-Lega eta Landa-Ugarte/Saratxaga-Izaguirre 

Abuztuak 11, larunbata

  • Lucas Reyko pistan kokatuko diren barraketan prezio berezia, 1€/bidaia 
  • 9:00 // “Jose Luis Sasiain”-en oroimenezko II. Ehiza laneko txakur lehiaketa, Kortabarriaren landetan 
  • 19:00 // Futbol partidua, “Jose Negrete 4. trofeoa”, 3. mailako Amurrio Kluba–2.B mailako S.D. Amorebieta, Basarteko futbol zelaian, Amurrio Klubak antolatuta. Doako sarrera. 
  • 22:00 // Profesionalen pilota partiduak udal pilotalekuan: 
  • Guerrero-Gareth/ Iker-Ruben eta Urruti-Larumbe / Bengoetxea-Imaz 
  • 22:30-24:00 // Kontzertua “Los blue yeyés” talderarekin, 60. hamarkadako pop rockaren tributua, Juan Urrutia plazan

Abuztuak 12, igandea: Txupinazoa

  • 11:00 // Egun osoan zehar plater tiroketa, “Jaietako Trofeoa”, Larrabeko “Isidro Arteta” Tiro Zelaian 
  • 11:30 // “Amurrio hiribildua” pilota txapelketako finalerdiak, udal pilotalekuan 
  • 12:30 // Koadrilen aurkezpena Juan Urrutia plazan 
  • 18:15 // Udaletxeko aretoan jaietako pregoiaren irakurketa, Mateo Balbuena Iglesias jaunaren eskutik 

  • 18:30 // Jai-koadrilen igoera Urrutia Jauregiko Landatik Juan Urrutia plazara
  • 18:40 // Jaietako Koadrilen ordezkarien aurkezpena eta bandak jartzea udaletxeko aretoan 
  • 19:00 // Herriko Jaietako txupinazoa airera bota eta iguarrakoaren jaitsiera, konfeti eta “globolokoak”. Euskotarrak, Dantza Lagunak, Trot-art, El Boli, Herriarenak eta Txabolakoak koadrilen kalejira, erraldoi bikoteak eta builaka batukada taldeak lagunduta 

  • 19:00 // Kale animazioa, Abetxukoko eta Aiaraldeako txistu txaranga, Amurrioko Txistuzaleak taldearen eskutik 
  • 19:00-22:00 // Indarkeria sexistarik gabeko gunea Emagin Euskal Herriko Bilgune Feministaren eskutik, Larrinaga kalean 
  • 22:00 // Kosmos orkestra Larrinaga kaleko oinezkoen gunean 

Abuztuak 13, astelehena: Haurren Eguna eta Atzoko Gazteen Eguna
Oharra: euria eginez gero, haurrentzako ekintzak, parkea, bazkaria eta jolasak Matias Landaburura eramango dira. 

  • 10:00-15:00 // Amurrioko haurren txupeteak udaletxeko ate nagusian jasoko dira eta Iguarrakoak abuztuaren 17an eramango ditu 
  • 10:30 // Amurrioko harrera familietan dauden haurrentzat ekitaldia udaletxean 
  • 11:00-14:00 // Udal parkean haur-parkea, ludoteka eta hainbat puzgarri: Fort Coyote, olagarroa, basoa, Titanic, Wipe up, espazioko kotxea. Balanzbike zirkuitua, rokodromoa, bitsaren jaia, aurpegiak margotzeko tailerra eta familia osoari zuzendutako 10 joko erraldoi 
  • 11:00 // Alkateak udaletxeko pleno aretoan hiribilduko pertsonarik helduenari makila emango dio. Jarraian, trikitilariez lagunduta elizara abiatuko dira 
  • 11:30 // Andra Mariaren Parrokian nagusiei zuzendutako ohiko meza Mariaka abesbatzarekin. Jarraian, udalbatzak “San Anton Armuru” egoitza bisitatuko du.
  • 12:00 // Buruhandien kalejira 
  • 12:30 // Plazan, adinekoentzako janaurrekoa eta musika animazioa Ganekorekin Amurrio Hiribilduko Familia Elkartearen eskutik
  • 14:00 // Atzoko Gazteentzako anaitasun bazkaria udal pilotalekuan 
  • 14:00 // Haurrentzako bazkaria, paella, udal parkean, Aurreraka eta Amurrioko Eskaut taldeen laguntzarekin 
  • 16:00 // Dantzaldia Ekhy taldearekin frontoi kalean 
  • 15:00-17:00 // Jolas tradizionalak eta aurpegia margotzeko tailerra udal parkean, Aspaltza elkartearen eskutik 
  • 17:00-18:00 // “Lagunekin baratzean” haurrentzako antzerkia parkean 
  • 18:00 // Txiki zunba, Tania Neiraren eskutik San Anton plazan 
  • Kaleguai gunea, 11 urtetik gorako gaztetxoentzako ekintzak, Urrutia Jauregiko Landan, Eliza ondoan 
  • 19:00 // Parkour erakustaldia 
  • 20:00 // Elikadurari buruzko tailerrak: pizza faltsuak eta koktelak 
  • 20:30 // Parkour tailerra 
  • 19:30 // Buruhandien irteera
  • 22:45 // Kontzertua Meridian taldearekin, Amurriock 2018 banda lehiaketako pop eta rock alternatiboaren kategoriako irabazlea, Juan Urrutia plazan

  • 24:00 // Kontzertua, Doctor Deseo taldearekin, Juan Urrutia plazan

Abuztuak 14, asteartea: Koadrilen Eguna

  • 9:30 // IX. Marmitako Lehiaketa, Juan Urrutia plazan, Amurrioko Su-gozotan gastronomia elkarteak antolatuta 

  • 10:00 // Baserriko produktuen erakusketa eta lehiaketa Juan Urrutia plazan 
  • 11:00-14:00 // Udal parkean haur-parkea, ludoteka eta hainbat puzgarri: Fort Coyote, olagarroa, basoa, Titanic, Wipe up, espazioko kotxea, Balanzbike zirkuitua, rokodromoa, bitsaren jaia, aurpegiak margotzeko tailerra eta familia osoari zuzendutako 10 joko erraldoi
  • 11:30 // “Amurrio hiribildua” pilota txapelketako finalak, udal pilotalekuan 
  • 12:30 // Musika animazioa trikitixarekin, Ander eta Lander bikotearekin 
  • 13:00 // Trikipoteoa koadrilekin, abiapuntua: kiosko ondoan. 
  • 13:00 // Marmitako Lehiaketako kazolen aurkezpena
  • 13:00 // Ziza dastzea, Arriola Mikologia Elkartearen eskutik, Juan Urrutia plazan 
  • 14:00 // Marmitako Lehiaketako Sari Banaketa, Juan Urrutia plazan 
  • 14:00 // Baserriko Produktuen lehiaketako sari banaketa Juan Urrutia plazan
  • 15:00 // Koadrilen bazkaria parkean 
  • 17:30-19:30 // Jolasak, koadrilek antolatuta, parkean 
  • 19:30 // Andra Mariaren parrokian, lore eskaintza Jasokundeko Andra Mariari, Amurrioko zaindariari 
  • 20:00 // Odolosteak San Anton plazan, 1,50€/ ogitartekoa 
  • 20:00 // Kale antzerkia “El desahucio” Barsanti konpainiarekin, Dionisio Aldama kaleko 1ean dagoen plazatxoan 
  • 21:00-23:00 // II. DJ Gaua Bak Produzioen eskutik Larrinagako oinezkoen gunean 
  • 21:00-24:00 // Indarkeria sexistarik gabeko gunea Emagin Euskal Herriko Bilgune Feministareren eskutik, Larrinaga kalean 
  • 22:45 // Kontzertua Deus Ez taldearekin, Amurriock 2018 banda lehiaketako rock eta metal kategoriako irabazlea, Juan Urrutia plazan 

  • 24:00 // Kontzertua, Glaukoma taldearekin, Juan Urrutia plazan 

  • 00:30 // Alkohol tasa neurtzeko kanpaina Larrinaga kalean 
  • 02:00 // II. DJ Gaua, musika, lehiaketa eta opariak Larrinagako oinezkoen gunean 

Abuztuak 15, asteazkena: Ama Birjinaren Eguna

  • 10:00 // Kanpai iraulketa eta suziriak botako dira jaia iragartzeko
  • 10:00 // Txirrindularitza Sari Nagusia, LXV. Aiara zirkuitua, Elite eta Sub23 mailak, Arabako Txapelketa eta “Daniel Albizuaren omenezko lasterketa” 
  • 10:30 // Dianak, trikitixekin 
  • 10:45 // Udalbatza, Mariaka eta Marigabon erraldoi bikotea, gaiteroak eta trikitilariak Andra Mariaren Elizara abiatuko dira 
  • 11:00 // Meza nagusia Andra Mariaren Parrokian. Irteeran ohorezko aurreskua 
  • 12:30 // Kalejira Amurrioko erraldoi eta buruhandiekin 
  • 12:30 // Agintariei eta jaietako partaideei harrera ekitaldia udaletxean 
  • 12:30 // “Rock and Brass” musika giroa, BRAzzTET MV Brass Bandarekin, Larrinagako kalean eta erdiguneko kaleetan 
  • 12:30 // Herri kirolak Juan Urrutia plazan, Aizkolari lehiaketa: Luis Polanco “Salduena” eta Jokin Alkizaleteren artean, 5 metroko altueran enborra aizkoraz mozteko erakustaldia eta harri eta ingude altxaketak Leitzako Josetxo Urrutiarekin 
  • 13:30 // Txirrindulari lasterketako sari nagusiaren banaketa 
  • 19:30 // Euskal Dantzen Erakustaldia, Aiara Dantza Taldearekin Juan Urrutia plazan 
  • 20:30 // Bertso saioa, Aiara Eskualdeko Bertso Eskolak (AIEBE) antolatuta, udal parkean 
  • 22:00 // Kontzertua Sabinekin Juan Urrutia plazan 
  • 23:30 // Folk kontzertua Korrontzi taldearekin eta Aiara Dantza Taldearekin Juan Urrutia plazan

Abuztuak 16, osteguna: San Roke

  • 8:30 – 15:00 // San Rokeko zelaietara joan eta etortzeko doako autobusa. Gasolindegitik autobusa ordu erdiro irtengo da. Geralekuak: elizako biribilgunea eta San Jose eliza. San Roketik azken irteera 14:30ean 
  • 10:00 // Andra Mariaren elizatik Santuaren igoera San Rokeren baselizaraino Santa Vera Cruz Kofradiak antolatuta 
  • 10:30 // Ganadu erakusketa, Done Errokeren azoka 2018 
  • 11:00 // Musika animazioa Trikitixarekin San Rokeko zelaietan
  • 11:30-14:30 // Natura 2000 Sareko hurbileko magia San Rokeko zelaietan, Arabako Foru Aldundiak antolatua 
  • 11:30 // San Rokeko zelaian, meza nagusia, Mariaka Abesbatzarekin 
  • 12:30 // Aurresku eta Joten LIII. Txapelketa Aiara Dantza Taldeak antolatuta 
  • 13:00 // Txekor pisatuko da San Rokeko zelaian, Kinielak egingo dira 
  • 18:00-21:00 // Tiragoma lehiaketa, Bizkaiko Triagoma Elkarteak antolatuta, Frontoi kalean, adin guztietarako. Izen-emateak: 17:30-18:30. Euria eginez gero, San Anton plazara lekualdatuko da. 
  • 20:00-18:30 // Funbox factory ikuskizuna, Trialsin erakustaldia eta DirtJump, bizikletekin salto eta akrobaziak airean, Urrutia Jauregiko landako oinezkoen gunean, eliza ondoan 
  • 21:00 // “Naufragos” kale-antzerkia Industrial Teatrera konpainiarekin Larrinagako oinezkoen aldean 
  • 22:15 // Karroza desfilea koadrilen eskutik, Mariaka eta Marigabon erraldoi bikotearen laguntzaz. Ibilbidea: elizako birigilgunetik Aldai kaleraino, gasolindegiraino 

  • 23:30 // Juan Urrutia plazan berbena Garilak 26 taldearekin

  • 01:30 // Karroza lehiaketaren sari banaketa Juan Urrutia plazan 
  • Berbenaren ostean DJ Ruba, Juan Urrutia plazan 

Abuztuak 17, ostirala: San Rokeren errepikapena

  • 10:00-15:30 eta 17:00-19:30 // San Rokeko zelaietara joan eta etortzeko doako autobusa. Gasolindegitik autobusa ordu erdiro irtengo da. Geralekuak: elizako biribilgunea eta San Jose Eliza. San Roketik azken irteerak 15:00etan eta 19:00etan 
  • 9:00 // XLII. Pil-pil erako bakailao eta XIX. Patata-tortila lehiaketarako izen-ematea, Mendiko Lagunak Taldeak antolatuta, San Roken 
  • 11:30 // San Rokeko zelaian meza nagusia, Mariaka Abesbatzarekin 
  • 12:30 // Ardiei era tradizionalean ilea mozteko erakustaldia 
  • 12:30 // Patata-tortilen aurkezpena
  • 13:00 // Bakailao lehiaketako kazolen aurkezpena 
  • 14:30 // Pil-pil erako bakailao eta patata-tortila lehiaketako sari banaketa
  • 14:30 // Anaitasun bazkaria gure herriko sukaldari hoberenen eskutik. Bazkaria: 1,50€ 
  • 16:00 // Erromeria San Rokeko zelaietan “Orots” taldearekin 
  • 20:00 // “Barrock” dantza ikuskizuna, Dantzaz konpainiarekin Juan Urrutia plazan 
  • 21:45 // Dantza plaza: Aiko taldearekin, Juan Urrutia plazan 
  • 22:30 // Musika animazioa Betijai fanfarrearekin 
  • 23:30 // Iguarrakoaren agurra egiteko desfilea, Andra Mariaren elizatik Juan Urrutia plazaraino, beltzez jantzitako auzokideen parte hartzearekin eta Betijai fanfarrearekin. Anima zaitez parte-hartzera! 
  • 24:00 // 2018ko herriko jaien amaiera hurrengo urtera arteko Iguarrakoaren itzulerarekin. Bengalak banatu eta bateria piroteknikoak botako dira

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide