Ikasturte berria prest du Aiara Dantza Taldeak

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko uzt. 20a, 07:22

Aiara Dantza Taldeko kideak, "Pauso doinuak" ikuskizunean. / Aiaraldea.eus

Irailaren 7tik 15era egongo da izena emateko aukera. Inskripzioa Reforreko lokalean egin beharko da. 

Ikasturte berria iritsi aurretik jarri du dantzan ingurua Aiara Dantza Taldeak. Umeen eta helduen urte osoko kuotak aurkeztu dituzte dagoeneko, baita izena emateko epea ere. Entseguak Reforreko gimnasioan mantenduko dituzte, "baina gehienez 20 pertsona egongo dira talde bakoitzean". Hala adierazi diote arduradunek Aiaraldea hedabideari. Dena den, "izena emateko epearen ostean plazak libre geratzekotan, epetik kanpo izena emateko aukera egon daiteke", zehaztu dute. 

Familia unitateka ezarri dute ikastaroen zenbatekoa. Lehen kideak 50 euroko kuota ordaindu beharko du, bi senide izatekotan 90 eurokoa izango da prezioa, eta familia bereko hiru lagun egotekotan 120 eurokoa. Izena ematean eskura egin beharko da ekarpen ekonomikoa. "Beste urte batzuetako esperientziaren ondorioz, behin izena emanda ez da kuota itzuliko. Soilik emango da bueltan erantzukina dantza taldearena denean; adibidez, azken orduko ordutegi aldaketaren kasuan".  

Hiru talde
Hiru talde aurreikusi ditu 2018/2019 ikasturterako Aiara Dantza Taldeak. "Umeak", 5-16 urte bitartekoak, asteazken eta ostiraletan elkartuko dira 17:00etatik 18:00etara. "Helduak" -16 urtetik gorakoak-, berriz, asteazkenero bilduko dira 18:00etatik 19:00etara. "Talde horretan, erromerietako dantzak ikasteaz gain, plaza dantzak ikasiko dituzte; eta Aiara Dantza Taldearen dantzaldietan parte hartzeko aukera izango dute", erantsi dute.

Dantza plaza
Dantza plaza saioak ere eskainiko dituzte 30 euroren truke: "Talde honetan erromerietako dantzak ikasiko dira. Entseguak larunbat goizetan izango dira, 13:30ean". 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago tailerra.

Taldearekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa (aiaradantzataldea@gmail.com) eta telefono zenbakia (688662554) jarri dituzte eskura.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide